XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mehatxuaren zentzu lauso hori euskarazko testuan gaztelaniazkoan baino mehatxatzaileagoa izatea tristea izango litzateke gauza.

Mezuak, gutxi zehaztuagatik ulertu egingo direla segurutzat emateak, mezu emaile eta hartzailearen arteko ezagutza estua, hurbiltasuna esan nahi du alde batetik, pentsatu behar bait da itzultzaileak usteko zuela mezu hartzaile haiei, usurbildarrei, euskarazko testuak erdarazkoak adina informazio ematen ziela, gehiago ez bazen, hala ere.

Baina bestaldetik aitortu behar da agian itzultzaileak une hartan gogoan ez zituen beste mezu-hartzaile batzurentzat, guretzat adibidez, berekiko hurbiltasun hori ez dugunontzat, mezua lausoago geratzen dela euskarazko testuan gaztelaniazkoan baino, B. 5-ean gertatzen den bezala: irakurtzen dugunean enteratuago geratzen gara kosmorama ta beste orrelako gauzen batzuk irakurrita baino; hartara kosmorama hori zer den ziur ez badakigu ere, besteak antzerki saioak edo zirela, eta gure aiton-amonek horixe zutela beren entretenimentuetako bat jakinaren gainean geratzen bait gara.

Itzultzailea, beraz, B. 2 eta B. 5 puntuotan ageri diren kasuotan, seguru dago bere irakurleak ulertuko diotela zertaz ari den, modu jeneralagoan hitzegiten badie ere; itzultzailea irakurleekin fido da.

Orain arteko komentarioetan erabili ditugun erizpideetatik zerbait apartatzen diren kasuak B. 1-ean biltzen direnak dira.

Haren sarreran bertan esaten den bezala azkeneko puntuotan aipatzen den jeneraltasun horretara, mezu hartzaileari buruz duen erizpideagatik bakarrik ez baina hizkuntzaren beraren ezintasun bategatik iristen bait da.

Edo sospetxa egin liteke behintzat, esamolde horietako bakoitzak gaztelaniazko testuan berari dagokion lekuan duen adierazkera teknikoagatik.

Testu juridikoetan ageri ohi diren esamolde teknikoen itzulgaiztasuna gainditzen zaila da euskaraz era horretako testuak gutxi direnean, hizkera hori finkatu gabe dagoenean.

Edota, beharbada, testu segmentu horien itzulgaiztasuna ez baina, irakurleek era horretako mezuak ulertzeko edukiko luketen nekea du gogoan itzultzaileak: mezu-hartzailearen hizkuntz-gaitasunari dagokion erizpidea, beraz.